Maxixatzenen zozketak

Goiko Gela taldearen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 12:55

Larunbatean eskainiko du kontzertua euskal gospel taldeak, 19:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Goiko Gela taldeak Elvis gospel izeneko emanaldia eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzen Gukak Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Lurdes Sudupe eta Eba Sudupe bazkideek irabazi dituzte emanaldiak zuzenean ikusteko bina sarrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide