Urtarrilean zortzi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian

Ane Olaizola 2023ko abe. 28a, 11:38
'Negu hurbilak' filmaren irudi bat.

Guztira, hamar film ikusteko aukera izango da datorren hilean herriko antzokian; helduentzako eta umeentzako launa film komertzial eta bi zineforum saio.

Datorren hilean, hamar film emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduen filmen artean honako hauek daude: Ocho apellidos marroquís, Los colores del incendio, Yo Capitán eta El maestro que prometió el mar. Haurrentzako, berriz, honako film hauek eskainiko dituzte: Teddy, Kina & Yuk, Migrazioa, bidaia ahaztezina eta Momonsters. Horrez gain, bi zineforum saio egingo dituzte, Fallen leaves eta Negu hurbilak filmekin.

Hona hemen urtarrilean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Urtarrilak 6, 7 eta 8: Ocho apellidos marroquís.
  • Urtarrilak 7: Teddy.
  • Urtarrilak 9: Fallen leaves.
  • Urtarrilak 14 eta 15: Los colores del incendio.
  • Urtarrilak 14: Kina & Yuk.
  • Urtarrilak 21 eta 22: Yo Capitán.
  • Urtarrilak 21: Migrazioa, bidaia ahaztezina.
  • Urtarrilak 23: Negu hurbilak.
  • Urtarrilak 28 eta 29: El maestro que prometió el mar.
  • Urtarrilak 28: Momonsters.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide