Bizitza soziala

Koldo Campos 2023ko abe. 30a, 10:30

Koldo Campos San Jose egoitzako egoiliarrak honako gutun hau bidali du Maxixatzenera.

Azkoitiko San Jose egoitzaren moduko egoitza batean bizi zarenean, izatez geriatrikoa dena eta Azkoititik kanpo dagoena gainera, bizi sozial gehiago egiten duzu herrian, liburutegiaren aurrean, banku batean eserita eta Urbanoaren zain, egoitzako zeure logelan baino. Bankuaren aurretik beti pasatzen dira agurtzeko moduko bizilagunak edo eta lagunak, hitz aspertu txiki bat eskaintzeko, eta tarteka, norberaren ondoan esertzeko ere.

Urbanoak egunean zazpi aldiz egiten du herritik egoitzarainoko joan-etorria; beraz, itzulerakoak ihes egiten badizu, ordubete baino gehiago egoten zara bankuan.

Itxaronaldiaren alde ona egiten duzun bizitza soziala da, bankuaren paretik jendartea pasatzen baita. Egoitzatik ez, hara gora joan egin behar da, Lajarako bidean.

Arratsaldeko 7:10etan ateratzen da azkenekoz Urbanoa egoitzara bidean, eta beraz, nire bizitza soziala hor amaitzen da. Zinera, antzerkira edota edozein kausa ederreko kontzentraziotara joan nahi baduzu, hiru aukera dituzu: taxi batera jotzea, Urbanoa baino 35 aldiz gehiago kostatzen dena; lagunei dei egin eta ondorioz, haiek gabe geratzeko arriskua hartzea; edo autoestopa egitea, soinean daramazun oxigeno-motxilaren bateria agortzen ez zaizula adi, betiere.

Enpin, azkenean beste egoiliarrek egiten dutena egiten amaitzen duzu, erbestea onartu eta herrira ez jaitsi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide