INOZENTEEN EGUNEKO ALBISTEA

San Juan futbol zelaiaren ondoko iturria aurkitu dute, irailean lapurtu zutena

Ainhoa Zubizarreta 2023ko abe. 28a, 09:00
Iturria zegoen lekua, San Juan futbol zelaiaren ondoan. (Azkoitiko Udala)

[Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea] Azkoitiko Udalak jakitera eman duenez, iturria egoera onean dago eta urtea amaitzerako jarriko dute atzera bere lekuan.

San Juan futbol zelaiaren ondoko bidegorrian zegoen iturria aurkitu dute, irailaren amaieran lapurtu zutena. Ertzaintzaren arabera, Azpeitiko garaje batean topatu dute iturria eta jada identifikatu dituzte lapurretaren egileak.

Azkoitiko Udalak adierazi duenez, ostu zutenetik hiru hilabete igaro badira ere, iturria egoera onean aurkitu dute. Hori horrela, urtea amaitzerako atzera lehengo lekuan jarriko dute. Udalak "guztiona dena eta guztiok ordaintzen duguna" zaintzeko eskatu du, halakorik berriro gerta ez dadin.

Abenduak 28, 18:00: Maxixatzenek Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea da hau. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide