Clara Canchok irabazi du Floreaga Ikastetxeko guraso elkarteak zozketatutako mariskada

Iraia Oteiza 2023ko abe. 25a, 11:31
Clara Cancho sariarekin.

Atzo, abenduak 24, zozkatu zuten Floreaga Ikastetxeko guraso elkartearen mariskada, eta Clara Canchori egokitu zaio saria.

16111 izan da zenbaki saritua Floreaga Ikastetxeko guraso elkartearen mariskadaren zozketan, eta Clara Cancho izan da zozketaren irabazlea. Arratsaldeko 20:00etan jendaurrean egin zuten zozketa guraso elkarteko kideek, eta irabazlea berehala gerturatu zen saria jasotzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide