Baserriz baserri kantuan aritu dira Erniarraitz elkarteko bertsolariak

Ihintza Elustondo 2023ko abe. 24a, 19:17

Dozenatik gora bertsolari elkartu eta baserriz baserri kantuan aritu dira. Hain zuzen ere, Errezilen eta Bidania-Goiatzen barrena ibili dira, pandero eta trikiti doinuz lagunduta, ingurukoen aldartea alaitzen.

Gabon egunez tradizio bilakatu den moduan, Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak Gabon eskean atera dira gaur. Dozenatik gora bertsolari elkartu eta baserriz baserri kantuan aritu dira. Hain zuzen ere, Errezilen eta Bidania-Goiatzen barrena ibili dira, pandero eta trikiti doinuz lagunduta, ingurukoen aldartea alaitzen. Bertsorik eta umorerik ere ez da falta izan gaurkoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide