Maxixatzenen zozketak

Goiko Gela taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzen Gukak bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko abe. 25a, 10:00

Larunbatean eskainiko du kontzertua euskal gospel taldeak, 19:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukako bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, abenduak 30, Goiko Gela euskal gospel taldeak, Elvis gospel izeneko emanaldia eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 41 da.

Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzen Gukak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide