Bentazaharreko Mutiko Alaiak kalez kale kantari ibiliko dira arratsaldean

Iraia Oteiza 2023ko abe. 22a, 12:53

Bentazaharreko Mutiko Alaiak andremarietan.

18:00etatik 20:00etara bitartean ibiliko dira kantari herriko kaleetan barrena. Herritar orok izango du beraiekin batera euskal kantak abesteko aukera.

Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak emanaldi ibiltariak egiten ditu, herritarrekin batera euskal kantak abestuz. Azkoitian izango dira gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, herriko kaleetan barrena.

Herritar oro beraiekin batera abestera gonbidatu du taldeak, eta inor parte hartu gabe gera ez dadin, euskal abestiekin osatutako liburuxkak banatuko dituzte emanaldiaren hasieran, guztiek hitzak aurrean dituztela abesteko aukera izan dezaten.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, emanaldi ibiltariarena herriko merkatariek eskatutako ekimena da, kaleak Gabon giroan murgiltzearekin batera, emanaldiak saltoki txikiei bultzada bat eman diezaien.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide