Espainiako Gabonetako loteriaren bosgarren sarietako baten zati bat egokitu da Azkoitian

Iraia Oteiza 2023ko abe. 22a, 11:48
Amalur administrazioaren ataria. (Andoni Elduaien)

86.007 zenbakiarentzat izan da aurtengo Espainiako Gabonetako loteriaren bosgarren sarietako bat, eta Julio Urkixo kaleko Amalur dendan zenbaki horretako bi dezimo saldu dituzte.

Espainiako Gabonetako loteriaren bosgarren sarietako baten zati bat egokitu da Azkoitian. 86.007 zenbakiaren bi dezimo saldu dituzte Julio Urkixo kaleko Amalur administrazioan. Zenbaki saridun horren jabeek, 6.000 euro irabazi dituzte dezimo bakoitzeko.

Agurtzane Odriozola Amalur administrazioko arduradunak jakinarazi du saridunak oraindik ez direla eurekin harremanetan jarri. Hori bai, "oso gustura" daudela dio, ohikoa bihurtzen ari delako euren dendan loteriako sariak egokitzea. Hain zuzen, iaz, sari nagusiaren zati bat egokitu zen Odriozolaren administrazioan; eta 2022ko Errege eguneko loterian saritutako bi dezimo ere han salduak izan ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide