Maxixatzenen zozketak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zapatuko emanaldirako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 15:34

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek larunbatean, Baztartxo antzokian: 16:00etan eta 18:30ean. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ez gara jaitsiko! ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo Antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Maxixatzen Gukak Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Mila Azpitarte Azkona eta Iraitz Otaño Mugika bazkideek irabazi dituzte emanaldiak zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Azkoitiko Udalaren webgunean zein Entradium atarian eros dezakete, sei euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide