Azkoitiko Parrokiak jaiotza inauguratuko du larunbatean

Ane Olaizola 2023ko abe. 21a, 10:49

Parrokiko Jaiotza, joan zen urtean.

Gaboneko ekintzak iragarri ditu Parrokiko taldeak, eta bihar hasiko dira, aitortza komunitarioarekin. Larunbatean, 20:00etan izango da jaiotzaren inaugurazioa.

Gabon sasoian murgilduta, Azkoitiko Parrokiko taldeak hainbat saio antolatu ditu datozen egunetarako, eta Jaiotzaren inaugurazioa izango da horietako bat. Larunbatean zabalduko dute hura parrokian, 20:00etan, abesbatzaren kantuez eta Xabier Munibe Peñafloridaren bertsoez lagunduta.

Horrez gain, bihar, ostirala, aitortza komunitarioak egingo dituzte 19:00etan, eta hilaren 25ean, Eguberri meza izango dute, 12:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide