Olentzero eta Mari Domingi eskutitzak jasotzera etorriko dira igandean

Intza Trula 2023ko abe. 21a, 10:31

Olentzero eta Mari Domingi, iaz. (Anartz Izagirre)

11:30ean, San Martin ermitako kanpaia entzutean, jakingo dute herritarrek Olentzero eta Mari Domingi herrira heldu direla. Herria zeharkatuko dute kalejiran, eta 12:30ean eliz atarira joango dira, haurren eskutitzak jasotzera.

Olentzerok eta Mari Domingik geldialdia egingo dute Azkoitian aurten ere, etxeko txikienen eskutitzak jasotzeko eta elkarrekin kalejira egiteko. Adi egon beharko dute azkoitiarrek 11:30 aldera; San Martin ermitako kanpaiak joko du orduan, eta horrela jakingo dute Olentzero eta Mari Domingi heldu direla.

Ordubetez jardungo dute herrian zehar kalejiran Abarketatxo ludotekako haur eta familiekin batera, Gabon kantuak abesten. 12:30ean, aldiz, eliz atarira gerturatuko dira biak, eta haurrek eskutitzak emateko aukera izango dute orduan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide