Belako eta Silitia musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean Matadeixen

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 19a, 10:48

Belako musika taldea. (Mundo Sonoro)

Udazkeneko Bebarruko Jardunen barruan, Belako eta Silitia taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Matadeixen. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte eskuragarri, 18:00etan. 

Udazkeneko Bebarruko Jardunek amaierara iristen ari dira. Ostiralean, hilak 22, itxiko dute aurtengorako prestatutako egitaraua, Silitia eta Belako musika taldeen emanaldiekin. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, baina sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, 18:00etan, Matadeiko sarreran bertan. Beraz, zuzenekora joan nahi dutenek ordu horretan eskuratu beharko dituzte sarrerak. Zazpi eurotan jarriko dituzte salgai emanaldirako txartelak.