Alain Castillo, Espainiako Estatuko ikasle onena IYMC nazioarteko matematika lehiaketan

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 16a, 09:00
Alain Castillo Jimenez Arantxi Aranguren irakasle eta tutorearekin. (Zumaiena Ikastetxea)

International Youth Math Challenge matematikako mundu mailako online lehiaketan hartu du parte Zumaiako Zumaiena Ikastetxean ikasten ari den DBH-4ko ikasle azkoitiarrak, emaitza onekin.

Matematika munduan dagoen matematika lehiaketa entzutetsua da International Youth Math Challenge. 2018az geroztik 98 herrialdetako 12.500 ikaslek eta 1.300 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute erronka honetan.

Alain Castillo Jimenez azkoitiarraren kasua da. Zumaiako Zumaiena Ikastetxeko DBH-4ko ikasleak lehiaketako hainbat fase gainditu ondoren, azaroaren 14ko azken probarako sailkatu zen. Sailkapenaren berri eman dute duela gutxi, eta azkoitiarra Espainiako Estatuko lehiakide onena izan da.

Proiektu horretan parte hartu duten matematika irakasleen arabera, probek maila altua izan dute, eta Castillok egindako lana txalotu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide