Zein da 'txixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 09:42

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'tuerra' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'txixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Txixe hitzak pisa esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Festatan txixe usai galanta eotea kalin".
  • Euskara batuan: "Festetan pisa usain handia egoten da kalean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide