Maxixatzenen zozketak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 09:00
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. (Katxiporreta)

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek zapatuan, Baztartxo antzokian: 16:00etan eta 18:30ean. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Zapatuan, abenduak 23, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ez gara jaitsiko! ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo Antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Irabazleetako batek 16:00etako emanaldirako sarrerak eskuratuko ditu, eta besteak 18:30erako.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide