Gabon Kantak jaialdiak hartuko du Baztartxo aretoa datorren igandean

Ane Olaizola 2023ko abe. 12a, 14:25

Gabon Kantak jaialdia, artxiboko irudi batean.

Gabon giroan murgiltzeko aukera izango da datorren igandean Baztartxon. 12:00etan hasita, Floreaga ikastetxeko hainbat taldek eta Gipuzkoako gazteen zenbait abesbatzak Gabonetako abestiak kantatuko dituzte XXXII. Gabon Kantak emanaldian.

Gabon giroan murgilduko dira beste urte batez datorren igandean Baztartxon, Floreaga ikastetxearen eta hango guraso elkartearen eskutik, Gabon Kantak jaialdia prestatu baitute 32. aldiz. Ohi bezala, 12:00etan hasiko da emanaldia, eta ikastetxeko nahiz Gipuzkoako hainbat abesbatza gazte igoko dira abestera antzokiko oholtzara.

Floreagako ikasleen taldea, AB Korua, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko korala, Madalen Txiki abesbatza eta Bizkargi abesbatza igoko dira oholtzara Gabon kantak abestera.