Urtarrileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Maite Azpiroz, AEK-ko irakaslea eta koordinatzailea

Erredakzioa 2024ko urt. 4a, 09:00

Maxixatzen datorren astean hasiko da 2024 urte berri honetako lehen aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Maite Azpiroz AEK-ko irakasleari eta koordinatzaileari Naia Arrizabalaga kolaboratzaileak egindako 'Erretratua'. Honako hau urtarrileko aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

2008. urtean jarri zuten abian Azkoitian AEK, eta orduz geroztik irakasle lanetan aritzen da Maite Azpiroz azkoitiarra; aurrez, Zumaian aritu zen klaseak ematen. Egun, irakaslea ez ezik, Azkoitiko AEK-ko koordinatzailea da Azpiroz eta Urolako AEKren arduraduna. Euskararen egoeraz, AEKren funtsezkotasunaz eta bere ibilbideaz hitz egin du Azpirozek Arrizabalagarekin Maxixatzenen 'Erretratua' atalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide