Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak

Iraia Oteiza 2023ko abe. 10a, 14:37

Ez gara jaitsiko! ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek abenduaren 23an Baztartxon, 16:00etan eta 18:30ean. Bihar 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira bietarako sarrerak Internetez, 6 euroren truke, udalaren webgunean edo Entradium atarian.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ez gara jaitsiko! ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 23an, larunbata, Azkoitian. Bi emanaldi egingo dituzte egun horretan Baztartxon, 16:00etan bata eta 18:30ean bestea, eta bietarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.

Interneten jarriko dituzte sarrerak salgai, bihar, astelehena, 10:00etatik aurrera, Azkoitiko Udalaren webgunean zein Entradium atarian. Sarrerak 6 eurotan salduko dituzte, eta erabiltzaile bakoitzak aldiko gehienez sei txartel erosteko aukera izango du.