Espetxe Pastoraltzak presoentzako material bilketa egingo du astelehenean hasita, Kantzelean

Iraia Oteiza 2023ko abe. 7a, 10:39
Martuteneko espetxea. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

2023ko Gabonetako Kanpaina prest du Azkoitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzak, eta datorren astelehenean hasi eta hilaren 15era bitartean askotariko materiala bilduko du Martuteneko presoentzat, Kantzelean.

Gero eta gutxiago falta da Gabonak heltzeko, eta Azkoitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzako kideek dagoeneko heldu diote aurtengo material bilketaren kanpainari. Askotariko materiala biltzen egongo dira datorren astelehenean, abenduaren 11n, hasi eta hilaren 16ra bitartean, Kantzelean, 10:00etatik 12:00etara. Martuteneko presoek gehien behar duten materiala zein den adierazi dute kanpainaren antolatzaileek.

Honakoa da presoek beharrezkoak dituzten arropa zein bestelakoen zerrenda: barruko arropa berria, gizonezkoentzat kamiseta manga motzak eta galtzontzilloak, eta emakumezkoentzat bularretakoak eta kuleroak; txandal galtzak, kamisetak eta kirol jertseak gizonentzat zein emakumeentzat; bainurako txankletak (39-46 neurrien artekoak); kirol oinetakoak (39-46 neurrien artekoak); turroi bigunak; tabako gorria eta metxeroak; A motako zigiluak, gutun-azalak eta boligrafoak; eta azazkal-mozgailu txikiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide