Mediterraneoko egoera azaltzeko hitzaldia emango dute ISHk eta Zaporeak elkarteek

Nerea Uranga 2023ko abe. 6a, 15:49
Zaporeak elkartearen iirudi bat. (Zaporeak.eus)

Mediterraneoan bizi duten egoera ezagutzeko hitzaldia antolatu du Caritasek astelehenerako, abenduaren 11rako. Gizakia arriskuan? izenburu hartuta hitz egingo dute Itsas Salbamendu Humanitarioko eta Zaporeak-eko kideek Azkoitian.

Itsas Salbamendu Humanitarioko eta Zaporeak elkarteko kideek hitz egingo dute astelehenean, abenduaren 11n, Caritasek antolatu duen solasaldian. Gizakia arriskuan? izenburu duela izango da solasaldia, 19:00etan, Azkoitiko Elkarguneko Intsausti aretoan.

Hitzaldi hori abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunari lotuta antolatu dute. Honakoa adierazi du Caritasek: "Caritasen tonbolan aurten herritarrek egindako ekarpenari esker, hainbat talde diruz lagundu da. Horien artean, Aita Mari itsasontziaren arduraduna den Itsas Salbamendu Humanitarioa eta Zaporeak elkartea lagundu dira".

Asteleheneko hitzaldian, hain zuzen ere, bi elkarte horietako kideek hitz egingo dute Mediterraneoko egoera azaltzeko adierazi du Caritasek: "Zein da Mediterraneoaren egoera? Zer ari da gertatzen? Zer da ikusten ez duguna?".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide