Goienetxeko kideek egindako apaingarriak, erakusleihoetara

Ane Olaizola 2023ko abe. 6a, 10:00

Herrixeneko zein Goienetxeko kideak, apaingarriekin. (Herrixen merkatari elkartea)

Goienetxeko kideek Gabonetako apaingarriak prestatu dituzte herriko saltoki txikietako erakusleihoetan jartzeko. Herrixenek eskerrak eman dizkie egileei.

Goienetxe fundazioko kideek Gabonetako apaingarriak egin dituzte eskuz, eta Herrixen merkatari elkarteari eman dizkie, herriko saltoki txikietako erakusleihoetan jartzeko. Elkarteak adierazi duenez, "lan bikaina" egin dute kideek, eta apaingarriek erakusleihoei "ukitu ederra" ematen diete. Eskerrak eman dizkiete egindako lanagatik.