Ignacio Arakistainen kontzertua, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2023ko abe. 5a, 17:59

Arakistainek Franzesenari eskaini zion Azkoitiko parrokiko Cavaille-Coll organoaren 125. urteurreneko azken kontzertua. Kontzertua osorik ikus daiteke Erlo Telebistari esker.

Azkoitiko parrokiko Cavaille-Coll organoaren 125. urteurreneko azken kontzertua eskaini zuen joan den igandean Ignacio Arakistain organo jotzaile azpeitiarrak. Musikariak Azkoitiko organista titularra den Jose Luis Franzesenari eskaini zion kontzertua; izan ere, Arakistainek Edwar Elgar, Arnold Schönberg eta Jose Luis Frantzesenaren obrak eskaini zituen Azkoitiko parrokian.

Erlo Telebistak joan den igandeko emanaldia osorik jarri du bideoan ikusgai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide