Orbel Jokoen finala, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2023ko abe. 5a, 10:24

Joan den zapatuan jokatu zuten zortzigarrenez Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Orbel Jokoen finala. Gazteen mailan Armatuk taldeak irabazi zuen, eta helduetan Metroterdi taldea nagusitu zen. Finala osorik ikus daiteke Erlo Telebistari esker.

Armatuk eta Metroterdi taldeek irabazi zuten joan den zapatuan Maxixatzen Euskaldonon Elkarteak antolatutako VIII. Orbel Jokoen finala. Aurrena gazteen txanda izan zen, eta lau probari aurre egin behar izan zieten: Esaerak osatu; Zuhaitzak; Bi kantu batera; eta, Zein herri da?. Hasieratik, Armatuk taldeak hartu zuen aurrea, eta bukaeraraino eutsi zion lehen postuari.

Helduen finaleko hirugarren taldea erabakitzeko aurre kanporaketa egin behar izan zuten Aldakotarra, AmaXtrem eta Elkuek taldeek; eta azken talde hori nagusitu zen. Beraz, aurretik sailkatuta zeuden Oro ez da urre eta Metroterdi taldeekin, gazteek egindako lau probak eta Hirutik bat probari erantzun behar izan zieten. Helduen lehia oso estua izan zen bukaeraraino, eta azken unean Metroterdik (68 puntu) aurrea hartu zion Oro ez da urre taldeari (67 puntu).

Erlo Telebistak joan den asteko finala osorik jarri du orain bideoan ikusgai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide