Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola 2023ko abe. 6a, 09:00

'Napoleon' filmaren fotograma bat.

Napoleon, Wish: el poder de los deseos eta Anatomía de una caída filmak emango dituzte larunbatetik asteartera Baztartxo antzokian.

Datorren asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Batetik, helduei zuzendutako Napoleon emango dute larunbatean zein igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestetik, umeei zuzendutako Wish: el poder de los deseos filma ikusi ahal izango da igandean, 17:00etan.

Horrez gain, asteartean zineforum saioa egingo dute Anatomía de una caída filmarekin, 20:00etan hasita.

Napoleon:

Wish: el poder de los deseos:

Anatomía de una caída: