A30 greba feminista orokorra

San Andres egunez, grebarekin bat eta zaintza publikoaren alde egin dute

Nerea Uranga 2023ko aza. 30a, 12:48
Grebarekin bat eginez, Azkoitiko eliz atarian egin duten elkarretaratzea. (Mailo Oiarzabal)

San Andres eguneko ospakizunetan murgilduta dabiltza Azkoitian gaur, baina Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba feminista orokorrari babesa adieraziz, "zaintza publikoaren alde" egin dute elkarretaratzea dozenaka herritarrek.

San Andres eguna ospatzen ari dira Azkoitian gaur, baina Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorrerako egindako deiari keinu egin diote. Eguerdian, dozenaka herritar bildu dira mugimendu feministako kideek zaintza publikoaren alde eliz atarian deitutako elkarretaratzera.

Zaintza eskubide kolektiboaren alde eta Azkoitiko San Jose egoitzan negoziorik ez! Kalitatezko zaintza bermatu! lelodun pankartekin egin dute mobilizazioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide