Hileko azken ostiralarekin, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 25a, 09:30
Atzo arratsaldean plazan egin zuten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean jarrita, euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten plazan bildu ziren herritarrek, hilero egiten duten moduan.

Hilero azken ostiraletan egin duten bezala, atzo ere, Azkoitik Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:00etan plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean orduerdiko elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide