Azkoitiko XVIII. Herri Lasterketa dela eta, geltoki aldaketak izango dira bihar

Intza Trula 2023ko aza. 24a, 17:09
Autobusa Munibe geltokian. (Artxibokoa)

Bihar, larunbata, korrituko dute Azkoitiko XVIII. Herri Lasterketa. Lasterketa dela medio, 16:30etik 18:00etara bitartean autobusa ez da ohiko geltokietan geratuko. 

Azkoitiko XVIII. Herri Lasterketak eragina izango du bihar herriko geltokietan. Alde batetik, Azkoititik 16:45ean ateratzen den UK01 zerbitzuak geldialdia Altzibarko biribilgunean egingo du, San Antonio kaperaren ondoan, eta Txerloian ere geratuko da. Horrenbestez, autobusak ez du geldialdirik egingo Altzibar, San Martin eta Munibe geltokietan. 

Bestetik, antzerako zerbait gertatuko da Zumarragatik 16:10ean irteten den UK06 autobusarekin ere: Altzibarko biribilgunean geratuko da, eta ez du geldialdirik egingo Altzibar, San Juan eta Munibe geltokietan. Gainontzeko zerbitzuek normaltasunez jardungo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide