Maxixatzenen zozketak

Maxixatzenek 'Kanpora sartzen' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 09:00
'Kanpora sartzen' antzezlanaren irudi bat. (Txintxarri)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da Txalo Produkzioak konpainiaren antzezlana, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, abenduak 2, Txalo Produkzioak konpainiak Kanpora sartzen antzezlana aurkeztuko du Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide