VIII. Orbel-jokoak

VIII. Orbel-jokak: hirugarren asteko galderak, azaroak 24-29

Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 10:08

Hona hemen 2023ko Orbel Jokoen hirugarren asteko Azkoitia, euskara bizia buruzko galderak. Osteguna jai eguna denez Azkoitian, erantzunak, beranduenez, asteazkeneko 12:00etarako bidali behar dira , 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora. Zorte on!

1.- Zein arkitektok diseinatu zituen San Martin auzoa eta Berdura Plaza?

2.- Izarraitz oronimoaren jatorrian, adiera bat “goiko mendia” da, baina bada Euskaltzaidiak berriki proposatutako beste adiera bat. Zein da?

3.- Zein izan zen Azkoititik bereizi zen azken auzoa?

4.- Zein izen dauka gaur egun garai batean “Avenida Calvo Sotelo” zenak?

5.- Garai batean “Bristolenekue” izena zuen eraikina zein kaletan dago?

6.- XVI. mendean Azkoitiko zein eraikinetan zegoen kartzela?

7.- XVIII. mendeko herri lurretan, suteek eragindako kalteez gain, zein animaliak eragiten zituen kalte izugarriak?

8.- Zein izan zen Azkoitiko lehen alkate emakumea?

9.- Gariaz gain, zein zerealen prezio igoeragatik sortu zen 1766ko matxinada?

10.- Udalak feria egun izendatu zuen San Andres 1752an. Zenbat egunekoa izan zen?

11.- Zenbat egun iraun zuen 1922tik 1923ra bitartean Azkoitian abarketagintza sektoreko langileek egin zuten grebak?

12.- 1937ko martxotik apirilera bitartean, Ospitale Militarra izan zen Azkoitian. Non?

13.- Diktadura osteko lehen udal-hauteskundeetan, 1979an, zein 5 alderdik lortu zuten ordezkaritza Azkoitiko Udalean?

14.- Zeinek zaintzen zuen San Martingo erlojua 1551n?

15.- Azkoitiak eta Azpeitiak erdizka ordaindutako zer lanpostu eskaini zuten 1625ean?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide