Musikalean emanaldia eskaini dute musika eskolako ikasleek, Santa Zezilia egunez

Iraia Oteiza 2023ko aza. 23a, 09:00

Banda gazteak, biolin taldeak, trikitilariek, panderojoleek, dantzariek, Musika Tailerrak eta Musika Hizkuntzako ikasleek kontzertua eskaini zuten atzo, Santa Zezilia egunez. Eguraldi txarra medio, Elkargunera lekualdatu behar izan zuten emanaldia.

Santa Zeziliaren harira, Bizkargi musika eta dantza eskolak hainbat kontzertu eta ekitaldi eskaini ditu aurten ere musikarien zaindaria omentzeko. Atzo arratsaldean, Santa Zezilia egunez, Musikalean saioa eskaini zuten musika eskolako kideek Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Izenak berak dioen moduan, musika kalera ateratzea zen asmoa, baina eguraldi txarra medio, Elkargunera lekualdatu zuten saioa. Aretoa bete egin zen eta banda gazteak, biolin taldeak, trikitilariek, panderojoleek, dantzariek, Musika Tailerrak eta Musika Hizkuntzako ikasleek kontzertua eskaini zuten.

Emanaldiari banda gazteak, biolin taldeak, trikitilariek, panderojoleek, Musika Tailerrak eta Musika Hizkuntzako ikasleek eman zioten hasiera, Musikalean abestia interpretatuz. Ondoren, banda gaztearen txanda izan zen, eta horiek One Direction taldearen What makes you beautiful abestia Donna Summer abeslariaren Hot stuff abestiak interpretatu zituzten. Biolin taldea izan zen taularatu zen hurrengoa, eta horiek ETS taldearen Heldu da garaia abestia jo zuten jendaurrean.

Emanaldia, musika hizkuntza taldeko kideek hasiko dute, trikitixa eta pandero ikasleen laguntzarekin. Ondoren, dantza taldekoak taularatuko dira, eta horiek ere trikitixa eta pandero doinuak izango dituzte bidelagun. Eskolako abesbatza izango da oholtzara igotzen hurrengoa, eta horiek Bo Yabo Haboker eta Egingo dugu eztanda abestiak kantatuko dituzte jendaurrean.

Trikitilariek eta panderojoleek doinu herrikoiekin alaitu zuten aretoa ondoren; eta dantzari eta txistulariak elkartu zitzaizkien jarraian, emanaldia dantzan amaitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide