Trenbidearen Zumardia bihar goizean itxiko dute ibilgailuentzat, barrakak jarriko dituztelako

Ane Olaizola 2023ko aza. 21a, 10:06

Trenbidearen Zumardia kalerako sarbidea. (Andoni Elduaien)

Trenbidearen Zumardia kaleko 3 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute bihar, asteazkena, 06:00etatik aurrera. San Andres jaiak pasatu bitartean ezingo da bertatik igaro, ezta gune horretan aparkatu ere. 

Bihar, azaroak 23, Trenbidearen Zumardia kaleko 3 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute, sanandresetako barraken eremua bertan kokatuko baitute aurten ere. 06:00etatik aurrera, eta sanandresak igaro arte, ezingo da kale horretatik ibilgailuarekin pasatu, ez eta han aparkatu ere.

San Andres jaietan eremu horretan egongo diren barrakak datozen egunetan hasiko dira muntaketa lanetan, eta horregatik, ordurako guneak hustuta egon beharko du.