A30 greba feminista orokorra

Greba feminista orokorra prestatzeko batzarra egingo dute gaur

Ane Olaizola 2023ko aza. 20a, 10:38

Greba batzorde mistoak bigarren bilera egingo du 18:30ean Elkargunean, eta grebarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatu ditu bertara.

Hurrengo ostegunean, hilaren 30ean, izango da greba feminista orokorra, eta egun horren barruan egingo dituzten ekintzak prestatzeko, greba batzorde mistoak bigarren batzarra egingo du gaur, astelehena, 18:30ean. Elkarguneko Altzibar aretoan egingo dute batzar irekia, eta grebarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.