Herriko taldeak ondoan dituela ospatu du Bizkargik Santa Zezilia Eguna

Ane Olaizola 2023ko aza. 18a, 14:06

Bizkargi musika eta dantza eskolak Santa Zezilia Eguneko jaialdia eskaini zuen atzo iluntzean Baztartxon, eta herritarrek goraino bete zuten aretoa. Modu horretara amaitu du ditu eskolak 40. urteurreneko ospakizunak. 

Bizkargi musika eta dantza eskolak Santa Zezilia Eguneko jaialdia eskaini zuen atzo iluntzean Baztartxon, antzokia goraino beteta zela, eta musikarien zaindaria omenduz amaitu zituen eskolak 40. urteurreneko ekintzak. Horregatik, emanaldi berezia prestatu zuen Bizkargik atzorako, hango ikasleek ez ezik, herriko hainbat taldek ere parte hartu zutelako saioan, hala nola Iraurgi abesbatzak, Sahatsa dantza taldeak, Txalkor txistulari taldeak eta Musika Bandak.

Euskal kulturari gorazarre eginez ospatu zuten musikariek zein dantzariek atzo datorren asteazkenean izango den Santa Zezilia eguna, askotariko euskal abestiez gozatzeko aukera izan zuten han bildutako dozenaka lagunek.