Danborrada, taldez talde

Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 17:02

Zapatu gauean aterako da kalera sanandresen atarian egin ohi den helduen danborrada. Aurten, Belaño izeneko talde berri bat aterako da danborradan, eta beraz, hamabi taldek parte hartuko dute danbor festan.

Etzi, larunbata, 75. urteurreneko danborrada egingo dute Azkoitian. 22:00etatik aurrera, danbor eta txapa hotsak nonahi entzungo dira herrian. Azken urteetan hazten ari da parte hartzea danborradan, eta horren adierazle da azken bost urteetan danborradako hiru talde berri sortu izana. Hori horrela, hamabi konpainiak, elkartek edo taldek parte hartuko dute aurten danborradan, inoiz baino talde gehiagok, hain zuzen. Ia 500 lagun bilduko ditu danborraren aurtengo jaiak.

Taldeen kokapena, plazan

Danborradako konpainiek bi geldiune egingo dituzte herriko plazetan; batetik, Azkoitiko plaza nagusian egingo dute geldialdia, eta bestetik, Balda plazan. Honako kokapen hau izango dute danborradako hamabi taldeek herriko plaza nagusian:

Konpainien gaineko informazioa

Hamabi talde, hamabi konpainia elkartuko dira etziko danborradan. Honako talde hauek parte hartu dute desfilean: Ixkitturri elkartea, Pilotarien taldea, Euskal presoen eskubideen aldeko taldea, Xabier Munibe Ikastolako gurasoen taldea, Xabier Munibe Ikastolako ikasle ohien taldea, Txintxarri taldea, Aldapa taldea, Floreaga Ikastetxeko gurasoen taldea, Floreaga Ikastetxeko ikasle ohien taldea, Azkoitiko Udalaren taldea, Zalduntxuk taldea eta Belaño taldea. Azken hori da aurtengo berrikuntza nagusia.

Hona hemen danborradan parte hartuko duten taldeen informazioa:

Ixkitturri elkartea


  • Sorrera urtea: 2001a.
  • Jantzia: Baserritar jantzia.
  • Danborrak ala txapak: Emakumeek danborrak jotzen dituzte, eta gizonek txapak.

Pilotarien taldea


  • Sorrera urtea: 1998a.
  • Jantzia: Pilotari jantzia.
  • Danborrak ala txapak: Jertse gorridunek danborrak, eta jertse urdindunek txapak.

Euskal presoen eskubideen alde taldea


  • Sorrera urtea: Danborrada San Andres jaietan egiten hasi aurretik; data zehatzik ez.
  • Jantzia: Baserritar jantzia.
  • Danborrak ala txapak: Emakumeek danborra, eta gizonek txapa.

Xabier Munibe Ikastolako gurasoen taldea


  • Sorrera urtea: 2005a.
  • Jantzia: Sukaldari jantzia.
  • Danborrak ala txapak: Jantzi beltza dutenek danborra jotzen dute, eta gorria dutenek txapa.

Xabier Munibe Ikastolako ikasle ohien taldea


  • Sorrera urtea: 2005a.
  • Jantzia: Baserritar jantzia.
  • Danborra ala txapa: Emakumeek danborra, eta gizonek txapa.

Txintxarri taldea


  • Sorrera urtea: 2015a.
  • Jantzia: Sukaldari jantzia.
  • Danborra ala txapa: Taldekide erdiek danborra jotzen dute, eta gainontzeko erdiek, txapa.

Aldapa taldea

  • Sorrera urtea: 2018a.
  • Jantzia: Kamiseta horia eta txapel zein zapi beltzak.
  • Danborra ala txapa: Taldekide erdiek danborra jotzen dute, eta gainontzeko erdiek, txapa.

Floreagako gurasoen taldea

  • Sorrera urtea: 2003a.
  • Jantzia: Baserritar jantzia.
  • Danborra ala txapa: Gizonek txapa, eta emakumeek danborra.

Floreagako ikasle ohien taldea

  • Sorrera urtea: 2003a.
  • Jantzia: Baserritar jantzia.
  • Danborra ala txapa: Gizonek txapa, eta emakumeek danborra.

Udaleko taldea

  • Sorrera urtea: Danborrada San Andres jaietan egiten hasi aurretik; data zehatzik ez.
  • Jantzia: Napoleon jantzia.
  • Kideak: Gizonek danborra, eta emakumeek txapa.

Zalduntxuk taldea

  • Sorrera urtea: 2022a.
  • Jantzia: Jantziak egin bitartean, alkandora zuri eta beltzak nahiz zapi gorriak.
  • Danborrak ala txapak: Alkandora zuridunek danborrak, eta alkandora belzdunek, txapak.

Belaño taldea

  • Sorrera urtea: 2023a.
  • Jantzia: Jantziak egin bitartean, polo beltza eta galtza zuriak.
  • Danborrak ala txapak: Taldekide erdiek danborra jotzen dute, eta gainontzeko erdiek, txapa.