Danborradako abestiak entzungai dira Maxixatzen.eus-en

Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 08:57

Iaz egindako helduen danborradako plazako irudia. (Arnaitz Rubio)

Sanandresetako helduen danborrada egingo dute larunbatean, Azkoitian. Hamabi talde eta 400 herritar baino gehiago elkartuko dira, 22:00etan, Gurea pilotalekuan, gero herriko kaleetan zehar danborrak eta txapak gogor astintzeko. Aurtengoa Azkoitiko helduen 75. danborrada izango da, eta urteurrenari lotuta, danborrada berezia prestatu dute.

Azkoitiko helduen 75. danborrada egingo dute, zapatuan. 22:00etan Gurea pilotalekuan hasita, herriko kaleak eta plazak zeharkatuko dituzte 400 danbor eta txapa jotzailek baino gehiagok, eta Maxixatzen.eus-ek SoundCloud atarian jaso ditu aurten ere danborradan jo ohi diren hamar piezak, hala kanten bilduma osatuz. Danborradaren antolatzaileek Maxixatzeni utzitako abestiak dira honako hauek:

San Sebastian martxa

Diana

Iriarena

Deba

Umore Ona

Baleo

Gazteak

Hau da hau abestia

Xoxote abestia

Azkoitia abestia