Julio Urkixo kaleko saneamendu sarea berritu du Gipuzkoako Urakek

Ane Olaizola 2023ko aza. 17a, 12:13
Julio Urkixon saneamendu sarea berritzen. (Azkoitiko Udala)

Julio Urkixo kaleko 10 eta 13 zenbakidun etxeen artean egin dituzte obrak, eta 52 metroko hoditeria berria sartu dute eta ur zikinak eta euri urak bereizi dituzte han.

Gipuzkoako Urakek Julio Urkixo kaleko saneamendu sarea berritu du hango 10 eta 12 zenbakidun etxeen artean. Udalak azaldu duenez, hango garajeetara ura sartzen zen, hormigoizko hoditeria zaharrek ur-ihesak zituztelako, eta "jarduera aprobetxatuz" 52 metroko hoditeria berria sartu dute eta ur zikinak eta euri urak bereizi dituzte. Astebete inguru iraun dute lanek, eta 11.500 euroko gastua izan dute, udalaren arabera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide