52 urteko motozale bat hil da Aizpurutxo parean, auto batekin izandako istripuan

Iraia Oteiza 2023ko aza. 12a, 12:38
Aizpurutxoko errepidean gertatu da ezbeharra.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:30ak aldera gertatu da ezbeharra, GI-631 errepidean, Azkoititik Zumarragara bidean. Ia hiru orduz itxita egon bada ere, errepidea dagoeneko ireki dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

Azpeitian bizi zen 52 urteko motozale bat hil da gaur, igandea, Aizpurutxon, motoan zihoala auto batekin istripua izan ostean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:30ak aldera gertatu da ezbeharra, Azkoititik Zumarragara doan GI-631 errepidean. Dirudienez, Zumarragara bidean zihoan moto gidaria erori egin da, eta atzetik zetorkion autoak azpian harrapatu du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ez dute lortu moto gidaria suspertzerik.

Istripua gertatu den unetik errepidea itxita egon da bi noranzkoetan ia hiru orduz, baina Segurtasun Sailaren arabera, jada irekita dago.

Ertzaintzak ikerketa abian du, istripua zerk eragin duen argitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide