A30 greba feminista orokorra

Greba feminista orokorra herrian prestatzeko batzar irekia deitu dute astelehenenerako

Ane Olaizola 2023ko aza. 10a, 14:48

Azaroaren 30a Azkoitian jaieguna denez, "berezia" izango da egoera, eta egun horretan herrian zer egin daitekeen erabakitzeko greba batzorde mistoa sortuko dute astelehenean.

Greba feminista orokorraren deialdiarekin bat egin du aurtengo San Andres egunak, eta azaroaren 30a herrian jaieguna denez, "berezia" izango da egoera. Hain zuzen, egun horretan Azkoitian zer egin daitekeen erabakitzeko, greba batzorde mistoa eratuko dute datorren astelehenean, hilaren 13an, Elkarguneko Intsausti gelan egingo duten aurreneko bileran, 18:30ean. Batzar irekia izango da, eta grebarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.