Zein da 'deberik' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko aza. 10a, 08:07

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'errestue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'deberik' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Deberik hitzak etxeko lanak esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Biherko deberik bukaute dauzket".
  • Euskara batuan: "Biharko etxeko lanak bukatuta ditut".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide