VIII. Orbel-jokoak

VIII. Orbel-jokuek: lehen asteko galderak, azaroak 10-16

Erredakzioa 2023ko aza. 10a, 09:06

Hona hemen 2023ko Orbel Jokoen lehen asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, osteguneko 12:00etarako bidali behar dira, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.  Zorte on!

  1. Gerra zibilean zein azkoitiarrek jarri zuen sutan militarra bere aurrean euskaraz aritzeagatik?
  2. Zein alkatek baimendu zuen dantza lotua(baltseue)?
  3. Hasera batean nondik ekartzen zuten abarketak egiteko jutea?
  4. 1599ko izurritea zergatik izan zen bereziki krudela emakume alargun eta ezkongabeekin?
  5. Garai batean zerekin igurzten zuten zakila gizonek sexu harremanak izan aurretik, haurdun ez gelditzeko balioko zuelakoan?                                 
  6. Zenbat mugarri ditu Azkoitiak Azpeitiarekin?
  7. Zein baserri inguruan zegoen Urretxurako bidea markatzen zuen gurutzea?
  8. Azkoitiko lehen emakume futbol taldearen izena zein izan zen?
  9. Zenbat diru jokatu zuten Aizpe eta Zakarrak koadrilako kide bakoitzak Altziberko futbol zelaian elkarren aurka jokatu zuten partidan?
  10.  Zenbat urterekin erretiratu zen Joanes Etxeberri idazle eta medikua?
  11. Zein izan zen XX. mendeko lehen laurdeneko Gipuzkoako sasimedikurik ospetsuena?
  12. Txalintxoko auziaren ondoren, zenbat azkoitiar sartu ziren azpeitiarrak saninazioetarako Azkoititik antolatutako debaldeko autobusera?
  13. Txantxangorriaren “antzeko” zein animalik egin zuen hegan aldameneko herrian?
  14. Azkoitiko ikur bihurtu den Barriken iturria finantzatzeko zer saldu behar izan zuen udalak?
  15. Zein auzoetan dago garai batean garbitoki izan zena eta gaur egun elkartea den eraikina?