Palestinari babesa adierazi diote hainbat herritarrek

Ane Olaizola 2023ko aza. 7a, 15:07

Azkoitia BHIko hainbat kide, gaur goizean, Palestinari elkartasuna adierazten. (Azkoitia BHI)

Gernika-Palestina herri deialdiak mobilizazio eguna deitu du gaurko, eta goizean, elkarretaratzeak egin dituzte hainbat lantokitan. Arratsaldean, plazan izango da kontzentrazioa.

Hilabetean 10.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek Gazan, eta Gernika-Palestina herri deialdiaren ekimenez, mobilizazio eguna da gaur Euskal Herrian. Hain zuzen, goizean lantegi eta ikastetxeetan mobilizatzera deitu du kolektiboak, eta Azkoitia BHI ikastetxeko hainbat kidek, esaterako, bat egin dute deialdiarekin.

Arratsaldean, bestalde, elkarretaratzeak izango dira herriz herri. Azkoitian, 18:00etan elkartuko dira plazan, Gazako sarraskia gelditu! lelopean.