Tta-kun areto futbol taldea Gipuzkoako Kopako Final Fourrera sailkatu da

Iraia Oteiza 2023ko aza. 2a, 11:47

Tta-kun areto futbol taldea, azken garaipenaren ostean. (Tta-kun)

Tolosala A.F.K.E. Tolosa taldeari 4-2 irabazita lortu du Azkoitiko taldeak Gipuzkoako Kopako Final Fourrerako sailkapena.

Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako Final Fourrera sailkatu da, hirugarren jardunaldiko partida irabazita. Tolosala A.F.K.E. Tolosa taldeari 4-2 nagusitu zitzaizkien azkoitiarrak, herenegun Zubiaurre kiroldegian jokatu zuten partidan. Jon Epelderen eta Mikel Barqueroren gol banak eta Markel Eskurtzaren bi golek eman zien garaipena beltzei. Hori horrela, hiru maila gorago dagoen Tolosala A.F.K.E Tolosa taldea Gipuzkoako Kopatik kanporatzea lortu dute.

Herrikide eta Oiartzun K.E. dira Final Fourrerako sailkapena lortu duten beste bi taldeak. Afantxo AF eta Bilkoin Basabe AFT taldeen arteko norgehiagoka azaroaren 16an jokatuko dute, eta partida horretako garailea izango da Final Fourreko laugarren sailkatua.

Tta-kun areto futbol taldeko kideek jakinarazi dutenez, abenduaren 30ean jokatuko dute txapelketaren azken fasea. Oraindik ez dakite norgehiagoka zehazki non jokatuko duten, baina jakin badakite zelai neutral batean izango dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide