Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako ikasleek organo zikloaren barruan emandako kontzertua, bideoan

Urtzi Oteiza 2023ko urr. 30a, 16:00

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruan, Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lorea Larrañaga eta Elena Laka izan ziren larunbatean parrokian Cavaille-Coll organoa jo zuten ikasleak.

Azpeitiko eta Bergarako musika eskoletako ikasleen saioarekin amaitu zen larunbatean Organo Erromantikoaren XXIV. Zikloa. Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lorea Larrañaga eta Elena Laka izan ziren Cavaille-Coll organoa jo zutenak. Bach, Franck, Reger, Garbizu edota Durufle musikarien konposizioak entzuteko aukera izan zuten Azkoitiko parrokiara bertaratu ziren herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide