Pintxoak, bigarren eskuko azoka eta haurrentzako jolasak, Beningo umeei laguntzeko asmoz

Unax LarraƱaga 2023ko urr. 28a, 16:55

Gazteak eta Garapena erakundeak antolatu ditu ekitaldiok, eta solidaritatez bete dute Kontzejupe. Musika, jolasa eta jateko nahiz edateko nahikoa izan dute bertaratu direnek. Bildutako dirua Cotonouko (Benin) kaleko umeen alde salestarrek dituzten proiektuetara bidaliko dute.

Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Solidaritate pintxoa egitasmoa, bigarren eskuko denda eta Alai Batzak antolatutako haurrentzako jolasak egin dituzte gaur goizean Kontzejupen.

Herritarrei pintxoak, tortillak nahiz bizkotxoak prestatzeko deialdia egin zioten antolatzaileek, eta era guztietako mokadu goxoez gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Gainera, bigarren eskuko dendan jostailuak, liburuak eta bestelako produktuak eskuratzeko aukera izan dute.

Gaur bildutako dirua Cotonouko (Benin) kaleko umeen alde salestarrek dituzten proiektuetara bidaliko dute. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide