Bertso poteoarekin girotu dituzte tabernak Erniarraitz Bertsozale Elkartekoek

Unax LarraƱaga 2023ko urr. 28a, 15:27

Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo bertsolariak izan ziren atzo arratsaldeko bertso poteoan parte hartu zutenak.

Ostiral arratsaldeetako ohiko poteo giroaz gain, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso poteoaz gozatzeko parada izan zuten atzo arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Azkoitiko alde zaharreko tabernetan elkartu ziren zaleek. Beñat Gaztelumendi eta Nerea Elustondo bertsolariak aritu ziren, eta giro ederra sortu zen haien inguruan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide