Hileko azken ostiralarekin, dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute euskal presoen eskubideen alde

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 28a, 09:15
Atzo arratsaldean plazan egin zuten elkarretaratzea. (Azkoitiko Sare)

Elkarretaratzearen bukaeran, joan den asteburuan Gernikan (Bizkaia) Sare Herritarrak aureztu zuen Konponbiderako Giltzak kanpainak zertan datzan azaldu zuten Azkoitiko Sareko kideek, eta han aurkeztutako manifestuari atxikimendua adierazteko deia egin zieten herritarrei. 

Atzo, urriko azken ostirala izanik, dozenaka lagunek euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten plazan, Azkoitiko Sarek deituta. Bilkuraren bukaeran, joan den asteburuan Gernikan (Bizkaia) Sare Herritarrak aureztu zuen Konponbiderako Giltzak kanpainak zertan datzan azaldu zuten Azkoitiko Sareko kidee. Adierazi zuten, azken hilabeteetan euskal presoen egoerak hobera egin duen arren, oraindik ere "salbuespen legedia" aplikatzen diete, eta badela ordua horrekin bukatzeko. "Giltza izatea dagokigu eta, horretarako, datozen hilabeteetan, Konponbiderako Giltzak manifestuaren hedapenean eta konpromisoan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide