'Gazteak eta hizkuntz-ondoeza. Azalberritzearen erronka' hitzaldia osorik, bideoan

Julen Imaz 2023ko urr. 28a, 09:00

Jone Miren Hernandezek eta Jaime Altunak Gazteak eta hizkuntz-ondoeza. Azalberritzearen erronka hitzaldia eskaini zuten asteazkenean, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskaldunon Eskola Udazkenean egitasmoaren barruan.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak andolatutako Euskaldunon Eskola Udazkenean egitasmoaren barruko azken saioa izan zen asteazkenean Elkargunean. Jone Miren Hernandez eta Jaime Altuna Gazteak eta hizkuntz-ondoeza. Azalberritzearen erronka izenburupean aritu ziren, eta hainbat gogoeta egin zuten euskararen bueltan, gazteen ikuspuntua abiapuntutzat hartuta. Honako bideo honetan ikus daiteke haien hitzaldia, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide