Franzesenak eta Urkiak kontzertua eskaini dute parrokian, organo zikloaren barruan

Ane Olaizola 2023ko urr. 22a, 09:49

Urkia eta Franzesena, atzo, kontzertua hasi baino lehen. (Urtzi Oteiza)

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruan, Jose Luis Franzesena organo joleak eta Mariatxen Urkia sopranoak kontzertua eskaini zuten atzo parrokian. Datorren astean izango da Azkoitiko azken kontzertua. 

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruan, Jose Luis Franzesena organo joleak eta Mariatxen Urkia sopranoak kontzertua eskaini zuten atzo, larunbata, parrokian. Dozenaka lagun elkartu ziren emanaldian, biak ala biak baitira ibilbide luzeko musikariak. Hain zuzen, 2000. urtez geroztik Ama Birjinaren Jasokundearen parrokiko organista titularra da Franzesena, eta beraz, ondo baino hobeto ezagutzen du hark 125 urte bete dituen Cavaille-Coll organoa. Urkiak, berriz, Euskal Herrian zein nazioartean kontzertu ugari eskaini izan ditu, bakarlari gisa nahiz abesbatzekin batera. 

Hurrengo larunbatean, hilaren 28an, izango da zikloaren barruko Azkoitiko azken kontzertua. Egun horretan, organo ikasleek eskainiko dute kontzertua.