Juan Carlos Pikabearen erakusketa zabaldu dute Portaleburun

Ane Olaizola 2023ko urr. 21a, 14:42

Bidasoak egiten duen bideari jarraituz, ibai horrek zeharkatzen duen herrien paisaiak ageri dira erakusketa aretoan. Hilaren 29ra artean ikus daiteke. 

Juan Carlos Pikabea margolariak Bidasoari eskainitako erakusketa zabaldu du Portaleburu erakusketa aretoan. Atzo, ostiralez, zabaldu zuten erakusketa, eta hilaren 29ra arte egongo dira ikusgai haren margolanak. 

Hogei margolan inguruk osatzen dute erakusketa, eta artelan guztiak paisaiak dira. Koadroen ordenak, gainera, berebiziko garrantzia dute, hasieratik amaierara Bidasoara bidaia egitea proposatzen baitu autoreak. Nafarroako herrietatik hasi, eta ibaiak egiten duen bideari jarraituz, Lapurdiko eta Gipuzkoako kostaldeko irudiekin amaitzen da erakusketa. 

Astelehenetik larunbatera bisitatu ahalko da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta igandetan goizez ere zabalduko dute, 12:00etatik 14:00etara. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide